Hainbat berrikuntzarekin dator udako kirol kanpaina

Iker Oñate 2018ko api. 13a, 13:37

Osasunari loturiko jarduerak eskainiko dira, lehen aldiz. Horien artean dira k-stretcha, yoga eta pilatesa.

Hastear da udako kirol kanpainarako izen-emate prozesua. Ohi bezala, zozketa bidez zehaztuko dira behin betiko izen-emate hitzorduak –eguna eta ordua–; apirilaren 23tik 27ra bitartean banatuko dira horiek. Eta bertan parte hartu gura duenak aurrez eman beharko du izena –apirilaren 16 eta 18 artean–.

Besteak beste, mini-tenisa, tenisa, squasha, eskupilota eta kirol askoren bueltakoak izango dituzte gozagai herriko neskamutikoek. Eta aurten badira horiez apartekorik ere: osasunari loturiko zenbait jarduera –k-stretcha, yoga eta pilatesa– eskainiko dituzte lehen aldiz. "Osasunaren alorrari loturiko eskaintza beharra ikusi genuen. Kirolean ere bada lehiaz apartekorik", diote udako kirol kanpainaren antolatzaileek.

Bestalde, bi txanda izango dira –ohi baino bi gutxiago–, abuztuko eskaintza baztertu egin dute eta. "Oro har, neska-mutiko gutxik ematen zuen izena abuztuko ekintzetan. Hausnartu ostean, egokiago ikusi dugu indarrak uztaileko ekintzetara bideratzea ", argitu dute bultzatzaileek. Hain zuzen ere, ekainaren 25etik uztailaren 6ra egingo dute lehen txanda eta uztailaren 9tik 20ra bigarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak