Janari eta higiene produktuak bilduko ditu asteburuan Hotz Oñatik

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko api. 17a, 09:07

Kontserbak ere jasoko dituzte (Argazkia: PxHere)

Errefuxiatuei laguntza humanitarioa bidaltzeko, janari eta higiene produktuen bilketa egingo du Hotz Oñatin eguenetik zapatura. Eroskin, BMn, San Migel Kooperatiban eta Errekaldeko dendan batuko dituzte.

Apirilaren 19an, 20an eta 21ean egingo du Hotz Oñatik janari eta higiene produktuen bilketa errefuxiatuei laguntza bidaltzeko. Hauxe ba batu gura dutena:

  • Arrain, barazki eta lekale kontserbak
  • Babarrunak, dilistak, garbantzuak, pasta eta arroza
  • Olioa
  • Haurrendako esne hautsa
  • Haurrendako pixoihalak
  • Txerrikirik, ez

Bilketa herriko supermerkatuetan egingo dute: Eroskin, BMn, San Migel Kooperatiban eta Errekaldeko dendan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak