Datorren domekan, apirilak 15, egingo du Aloña Mendiko mendi sailak apirilerako antolatu duen irteera. Burgosera joango dira. 1.437 metro dituen Humion tontorrera joango dira. Aurreratu dutenez bost orduko ibilaldia da, zailtasunik gabekoa.
Joateko, derrigorrezkoa da federatuta egotea. Prezioa da 10 euro eta hilaren 12a aurretik eman behar da izena Aloña tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidean.