Zuzenbidearen soziologiarekin lotutako gaiak landuko dituzte aste honetatik aurrera LSNEn

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko api. 9a, 14:37

Iazko mintegi irekiak.

Eguen honetan hasi eta uztail amaiera arte mintegi zikloa egingo dute Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean (LSNE). Guztira 16 bilera zientifiko izango dira Oñatin, nazioarteko irakasle eta adituen partaidetzarekin.

"Gaurkotasun handiko" gaiak eztabaidatuko dituztela jakinarazi dute LSNEtik, betiere zuzenbidearen soziologiarekin lotuta. Besteak beste: familia-justizia aro digitalean, abokatutzaren arautzea, emozioen rola justizia administrazioan, memorializazio praktikak eta berreraikuntza soziala giza-eskubideen urraketa larrien ondoren, desberdintasunak eta diskriminazioa, feminismoaren laugarren aroa, eta abar.

Mintegietako parte-hartzaileek zuzenbide estatuaren, populismoaren eta demokrazia militantearen Europako gaurkotasuna aztertuko dute eta, LSNEtik jakinarazi dutenez, horren ostean, bertaratutakoei erakusten ahaleginduko dira estatu demokratiko liberalek dauzkaten mehatxuei nola erantzun beharko lieketen, beti ere, legea erabilita eta dituzten balioak ukatu gabe.

Euskal ordezkariak

Nazioarteko unibertsitate ezberdinetako ordezkariek hartuko dute parte mintegietan, tartean Euskal Herrikoak. Hala, aurten hiru mintegiren antolakuntzan izan dira euskal unibertsitateetako ordezkariak: Practices of Memorialization & the Process of Social Reconstruction after large-scale Human Rights Abuses and Violations, Gemma Varona Martínez irakaslearekin (Euskal Kriminologia Erakundea); Sharing and Regulating Emotions in Legal Spaces: Mediation, Restoration, and Reconciliation, EHUko Dario Paez-ekin; eta Desigualdades complejas y formas de discriminación en sociedades plurales: un enfoque interseccional, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Erakundeko Dolores Morondo, Encarnación La Spina eta Cristina de la Cruz kideek antolatuta.

Mintegien egutegia osorik LSNEren webgunean kontsultatu daiteke. Lehenengo mintegia, apirilaren 12 eta 13an izango da, The Rule of Law, Populism and Militant Democracy in Europe du izenburupean. Antolatzaileak Jernej Letnar Černič eta Matej Avbelj (Graduate School of Government and European Studies, Eslovenia) dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak