Aston Birras taldeak irabazi du Oñati Cup txapelketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko api. 7a, 16:28

DBH 4. mailako ikasleek antolatutako ekintza da Oñati Cup txapelketa, eta Gaztelekuko ohiko erabiltzaileei zuzenduta dago. Gaur, egun guztian zehar futbol partiduak jokatu dituzte Larrañako zelaian. 10 taldek eman dute izena eta denera 100 lagun baino gehiago lehiatu dira futbolean. Finala Aston Birras taldeak irabazi du 3-2 Los Tukos taldearen aurka. Talde misto onena, aldiz, Real Suciedad izan da. Aurtengoa, Oñati Cup txapelketaren laugarren edizioa izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak