DBH 4. mailako ikasleek hitzordu berria antolatu dute astebururako, ikasbidairako dirua lortu guran. Bada, zortzi taldek jardungo dute Larraña futbol zelaian –mistoak dira horietako batzuk–; 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutikoak dira horiek. Eta egunean bertan jokatuko dituzte partidu guztiak.
Hain zuzen ere, bi sari egongo dira jokoan: txapelketako garailearena eta talde misto onenarena. Oñatiko Gaztelekuan musu truk afaltzeko aukera izango dute sarituek.