Bertso afaria Oñatiko Antixenan, 'Plazatik gaztetxera' ekimenaren barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko apirilaren 4a

Ekimenaren 2014ko edizioa.

Eguen honetan, apirilak 5, Plazatik gaztetxera ekimena Oñatiko Antixenara helduko da (20:30). Debagoienean zein Debabarrenean garatzen den ekimena da, plazetan ohikoak ez diren bertsolari gazteei lekua egitea duena helburu.

Bertso afaria egingo dute eta txartelak salgai daude dagoeneko: Arrano tabernan eta Antixena gaztetxearen helbide elektronikoan (antixenakogaztetxia@gmail.com) eskura daitezke, hamar euroren truke. Zehatz esanda, Oñatikoa izango da txapelketaren edizio berriko lehen saioa.

Gauzak horrela, afariarekin hasiko dute egitaraua –20:30ean–. Eta ostean hasiko da bertso saioa, 22:00etan. Sei bertsolari gaztek jardungo dute Antixenako agertokian; hiru oñatiar dira tartean.

Argazkia: kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak