Kirol kanpainarako begirale izateko izen-ematea zabalik dago

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko api. 3a, 10:12
Umeak patinatzen ikasten uda kirol kanpainan

Mini-tenisa, tenisa, squasha, badminton, eskupilota, paleta, jolasak, kirol anitza, mendiko bizikleta (orokorrak), eskalada indoor eta patinajea (espezifikoak) moduko kirol eskaintza egongo da udan Oñatin umeendako eta eskola horiek emateko begiraleak behar ditu udalak. Izena emateko epea egubakoitzean, apirilak 13, bukatzen da.

Ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango da eta  lanaldia, Oñatiko Udalak ezartzen duen zerbitzuaren beharren araberakoa. Formakuntza saioak ere egongo dira hainbat kiroletarako.

Izena emateko esku orria bete behar da eta udal bulegoetan entregatu apirilaren 13an aurretik. Ordutegia:  09.00etatik 14.00tara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak