Garai bateko apustuen gaineko liburua aurkeztu du Jose Antonio Azpiazuk

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko martxoaren 28a

Martitzen iluntzean egin zuten liburuaren aurkezpena

Juegos y apuestas en la historia de Euskal Herria (Txertoa) da Jose Antonio Azpiazu historialari oñatiarraren azken liburua eta atzo, eguaztena, aurkeztu zuen Oñatiko udaletxeko osoko bilkuren aretoan. "Oso gustura egon naiz", adierazi du Azpiazuk. Apirilaren 9an Goiena Telebistan izango da Azpiazu liburuari buruz berba egiten.

Oñatiko udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin zuen bere azken liburuaren aurkezpena atzo iluntzean Jose Antonio Azpiazu historialariak. Herritar bat baino gehiago joan ziren bertara, tartean lagunak, historia zaleak diren herritarrak eta  Artixa elkarteko bere kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak