Mikel Otero, EH Bilduko legebiltzarkidea eta Dani Maeztu, EH Bilduko legebiltzarkide ohia, datoz bihar, martxoak 27 Oñatira hitzaldi bat ematera. Energiaz jardungo dute Eredu energetikoa: nora goaz? Trantsizio energetiko baten beharra izenburua duen hitzaldian. Oñatiko EH Bilduk gonbidatuta datoz, martxotik ekainera bitartean egingo duten hitzaldi zikloaren barruan.