Oñatiko Beratu jaialdiaren lehen edizioa ari da apurka-apurka bere bidea egiten. Ahotsenean elkartuko gara jardunaldiaren barruan, goizean musika industria ardatz izan duentopaketa egin dute sektoreko eragile ezberdinek; tartean, musikariek, programatzaileek eta kazetariek.
Arratsaldean, bestalde, musikaz hitz egin partez, musika jo eta entzuteko garaia izan da. La Basuk, Morauk, Hiri Galduak-ek eta Inunek ordu erdiko kontzertu akustikoak eskaini dituzte Eltzian. Eta jendetza batu ez bada ere, giro goxoa eta gertukoa sortu da entzuleen eta musikarien artean. Kontzertuak eman dituzten musikariek eta Durangoko Azokan Ahotsenea gunearen arduraduna den Lutxo Egiak Beratu bezalako jaialdien beharra eta egokitasuna azpimarratu dute.