Bisita gidatu asko antolatu dituzte Aste Santurako

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko mar. 27a, 09:56

Kobak, Gomiztegi, Arantzazu, Pottokaleku eta herri ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte. Oñati, kobak eta Arantzazu lotzen dituen autobus zerbitzua ere egongo da Aste Santuan.

Aste Santuan etorriko diren turistak hartzeko eta bertakoei ere arreta emateko prest du egitaraua Oñatiko Turismo eta Garapen Agentziak. Bisita gidatuak egingo dituzte herri barruan eta baita Arantzazun ere.
Arantzazun, gainera, mota askotako bisita gidatuak egingo dituzte. Santutegia ikusteko izango dira batzuk, baina parketxea eta Gomiztegi ezagutzekoak ere antolatu dituzte. Pottokalekura egingo dituzte irteerak. Arrikrutzeko kobak barrutik ikusteko planak ere eskaintzen ditu Aste Santura begira prestatutako egitarauak eta noski, baina Oñatiko unibertsitatea eta San Migel parrokia ikusteko ere. Txokolateixia ere zabalik egongo da txokolatearen eta Oñatiren arteko loturari buruz gehiago jakitzeko.

Autobusak

Edozein bisita egiteko, aurrez eman behar da izena. Zuzenean tokira bertara deituta egin daiteke edo Turismo Bulegora deitu eta informazioa han eskatuta: 943 78 34 53. Oñati, Arrikrutzeko kobak eta Arantzazu lotzen dituen autobus zerbitzua ere egongo da Aste Santuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak