Euskal Herriko 30 herri baino gehiagotara helduko da Angula ustelak hitzaldi bira. Gipuzkoa Zutik-ek antolatu ditu, herrian herriko eragileekin batera, eta gaur, martxoak 21, Oñatiko kultura etxean eskainiko dute hitzaldi hori, 19:00etan. Auziperatuetako bat, Ainhoa Intxaurrandieta, eta Kazetari Kaniako Igor Meltxor etorriko dira berba egitera.
Hilaren 6an Elgetan egin zuten hitzaldia, apirilaren 23an Arrasaten izango dira eta maiatzean, 8an Antzuolan eta 24an Eskoriatzan.