Beratu jaialdiari datorren asteburuan
Martxoaren 23a, egubakoitza
Musika fem doako solasaldia egongo da Kultur Etxean 19:00etatik 21:00etara. Emakumeak musikaren industrian duen tokia aztertzen da. Lorea Argaratek (Las Tea Party), Ines Osinagak (Gose, musikaria), La Basuk (Rap abeslaria) eta Amaia Ispizuak (Get In, MIM elkartea, EHMBE elkartea) hartuko dute parte solasaldian. Ondoren, Lukiek Mungiako taldeak kontzertua eskainiko du 22:00etan Gaztetxean.
Martxoaren 24a, zapatua
Eltzian egingo da Ahotsenean topatuko gara ekitaldia. Goizean musika eragileen eta musikarien arteko topaketak jardunaldia egingo da. Arratsaldean, ateak irekiko dira 16:00etan musika azoka eta kontzertu akustikoez gozatzeko. Kontzertuak La Basu, Hiri Galduak, Morau eta Inun taldeek eskainiko dituzte. Bestalde, gauean Delorean eta Lumi taldeen kontzertua egongo da Gaztelekuan 22:30ean. Sarrerak Beratu.eus webgunean erosi daitezke.
Martxoaren 25a, domeka
Beratu txiki haurrentzako tailerra egingo da domekan. Bi talde egingo dira adinaren arabera banatuta; 11:00etatik 12:00etara 6-9 urte bitarteko haurrek egingo dute ikastaro, eta 12:00etatik 13:30era 9-12 urtekoek. Tailerra doan izango da baina talde bakoitzean gehienez 15 haur egon ahalko dira. Bestalde, Audience taldeak doako kontzertua eskainiko du Gaztelekuan.