Pilota jaialdi ederra Oñatiko Zubikoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mar. 18a, 16:07

Emakumezkoen Binakako Esku Pilota Txapelketako (Emakume Master Cup) finalerdiak jokatu dira gaur Oñatiko Zubikoa frontoian, Promozioa mailan eta Lehen Mailan. Zortzi bikote izan dira nor baino nor gehiago eta lau sailkatuko dira martxoaren 25ean Eibarko Astelenan jokatuko diren finaletarako. Pilota jaialdi handien giroa izan da goraino bete diren Zubikoako harmailetan.

Kartelera:

Promozio maila (beltzez finalerako bikoteak):

Alaitz Badiola (Azpeitia) eta Oihana Orbegozo (Azpeitia): 18

Maddi Unanue (Azpeitia) eta Naroa Agirre (Zestoa): 17

Amaia Vicario (Azpeitia) eta Ainhoa Urien (Abadiño): 18

Nagore Aramendi (Azpeitia) eta Oihana Unanue (Azpeitia): 17

Lehen maila (beltzez finalerako bikoteak):

Patri Espinar (Usansolo) eta Eneritz Arrieta (Azkoitia): 18

Amaia Araiztegi (Mallabia) eta Maddi Mendizabal (Zaldibia): 6

Olatz Arrizabalaga (Gernika) eta Leire Etxaniz (Etxebarria): 18

Miren Larrate (Bidania) eta Maider Mendizabal (Anoeta): 13

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak