Fagor Industrialek ezin izan du markagailua azken unean bere alde jarri, Amazsa Urdanetaren aurka, Zubikoan, 18-18 berdindu ostean.
Sailkapenean oñatiarrek oraindik atzetik dute Ilcapo Hondarribia, baina gertu, puntu berdinekin, horiek ere berdindu egin dutelako euren norgehiagoka. Hala ere, Aloña Mendik sailkapenean aurrerapauso polita emateko aukera ona galdu dute etxean.