160 neska-mutiko Oñatiko lehen duatloi txikian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mar. 17a, 14:48

Oñatiko lehen duatloi txikiak izan duen arrakasta ikusita, ez litzateke harritzekoa izango da Aloña Mendi Triatloi Taldeak hurrengo urtean ere antolatzea. 160 neska-mutiko elkartu dira Foruen plazan, benjamin, alebin eta infantil mailetan; nagusiena antolatzerik izan ez denez, antolakuntzak arantzatxoa kendu ahal izan du belaunaldi berrien ilusioa eta gogoa ikusita.

Aloña Mendi Triatloi Taldeak duatloia gerturatu gura izan die gaztetxoei; izan ere, nagusien proba ofizial baten arautegi bera izan du lehen duatloi txiki honek. Eguraldiak ere eutsi duenez, antolakuntza "oso pozik" azaldu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak