Uztaileko udaleku irekietara joateko izen ematea, zabalik

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko mar. 15a, 07:57
Ur jolasak egiten umeak 2015eko udaleku irekietan

Ordainketaren ziurtagiria eta izen emate orria ludotekan edo udaletxean entregatu behar dira 23a aurretik. Arte udalekuetako plazak bete dira dagoeneko.

Uztailaren 2tik 27ra izango dira aurtengo udaleku irekiak. Gaztelekua izango da aurten ere topalekua eta 4 eta 12 urte bitarteko umeak parte hartu ahal izango dute. Uraren eguna, eskulanak, jolasak, ibilaldiak eta kanpaldia dira, besteak beste, egin asmo dituzten ekintzetako batzuk.

Matrikula da 70 euro haur bat, 60 euro bigarrena eta 50 euro hirugarrena; laugarrenetik gora, doan da. Izen-emate orria eta ordainketaren ziurtagiria entregatu behar dira udaletxean edo ludotekan martxoaren 23a aurretik. Ordutegia da 10:00etatik 13:00etara eta 08:15etik 10:00etara zaintza zerbitzua egongo da; horren prezioa da 50 euro.

Arte udalekuak

Data eta prezio berdinetan arte udalekuak ere egingo dira. LH3tik DBH4ra bitarteko gazteendako izango dira eta dagoeneko bete dira plazak. Gehienez hamabost laguneko taldea osatu dute udaleku horietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak