Emakumeek sortutako obrak abestu ditu Ganbara Abesbatzak Oñatin

Miren Arregi Amasorrain 2018ko mar. 10a, 10:31

Emakumeen Egunaren bueltan Oñatin antolatutako egitarauaren barruan egin zen atzo udaletxeko osoko bilkuren aretoan Euskal emakumeen doinuak deituriko kontzertua. Ganbara Abesbatzako lau talde irten ziren hiru euskal emakumek konposatutako obrak abestera. Eva Ugalderen, Junkal Guerreroren eta Idoia Azurmendiren obrak interpretatu zituzten.

Osoko bilkuren aretoa bete egin zen Ganbara Faktoriaren proposamenaz gozatzeko eta protagonistek ez zuten hutsik egin. Atzoko errepertorioa guztiz atipikoa zen, izan ere, abestu zen musikaren sortzaileak emakumeak ziren. Hots Abesbatzak, Ganbara Txikitxok, Ganbara Abesabatzak eta Ganbara Txikik, Eva Ugalderen, Junkal Guerreroren eta Idoia Azurmendiren lanak abestu zituzten. Hirurak dira musikari, abesbatza zuzendari, abeslari, musika irakasle eta konposatzaile.

Han bildu zirenek, gainera, zuzenean, euretako biren esperientzia entzuteko aukera izan zuten. Eva Ugaldek eta Junkal Guerrerok emakume konposatzaile gisa izandako bizipenak kontatu zituzten. Idoia Azurmendik ezin izan zuen Oñatin izan, lan kontuak direla-eta.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak