Martxoaren 18tik 24ra bitartean egingo du Oñatiko Udalak, Ahotsenearekin eta herriko askotariko eragileekin elkarlanean, eta herriko azpiegitura ezberdinak agertoki bihurtuko dituzte. Hitzaldiak, mahai-inguruak, kontzertuak, tailerra eta disko azoka izango dira. Informazio gehiago Beratu.eus atarian dago.
Profesionalendako topagunea
Euskal Herriko musika eszenako profesionalak batu gura dituzte martxoaren 24an goizean Eltzian. "Programatzaileak, musikariak, kazetariak eta bestelako eragileak gonbidatu gura ditugu. Speed meeting formatuko dinamika izango da; hau da, profesional bakoitza eztabaida mahai batean egongo da, eta musikariekin osatutako talde bakoitzak hamabost minutuko bilerak egingo ditu. Musikariak mahai guztietatik igaro ondoren, antolatzaileak mahaietan jasotako ondorioak aurkeztuko ditugu. Ondoren, hiru hitzaldi labur izango dira. Parte hartzea doakoa da, baina martxoaren 18a baino lehen egin behar da sekaera, Ahotsenea@durangoazoka.eus helbidera idatzita", azaldu du Arkaitz Villarrek, antolatzaile taldeko kideak.
Arratsaldean, guztientzako
16:00etatik 20:30era bitartean ordu erdiko kontzertu akustikoak eta disko azoka izango dira, publiko guztiarendako, Eltzian.