Boaventura de Sousa Santos soziologo famatua Oñatin dago egunotan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mar. 9a, 08:21

Ezkerrean Boaventura de Sousa Santos,eta eskuinean bere ikasgaira joan den taldea.

Oñatiko Lege Soziologia erakundeak gonbidatuta Boaventura de Sousa Santos soziologo portugesak astebete egingo du klaseak ematen unibertsitatean. Antiglobalizazioaren soziologoa eta mugimendu sozialen pentsalaria da askorentzat Santos.

Social Theory of Law izeneko irakasgaia ematen ari da egunotan Boaventura de Sousa Santos master programa ematen ari diren ikasleei.

Boaventura de Sousa Santosek Yaleko Unibertsitatean lortu zuen doktore titulua. Urteetan, Coimbrako Unibertsitateko Soziologia katedraduna izan zen. Erakunde bereko Ikerketa Sozialetako Zentroko eta dokumentazio zentroko zuzendaria da. Brasilgo Forum Social Mondial (FSM) delakoan hainbat urtean parte hartu izan du, eta bertako mugimendu sozial eta parte-hartzaileenganako gertutasunagatik ere ezagun egin da. Gaur egun, ALICE: Leading Europe to a New Way of Sharing the World Experiences delako ikerkuntza-proiektua lideratzen du. Aditua da bereziki honako gai hauetan: lege-soziologia, epistemologia, demokrazia eta giza eskubideak.

Guzti hori kontuan izanik "ohore bat" izan da LSNErentzat irakasle gisa Boaventura de Sousa Santos edukitzea, erakundetik adierazi dutenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak