Berdintasunaren aldeko neurri eraginkorren alde egin du EAJk

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko mar. 7a, 10:25

Lan esparruan berdintasuna lortzeko behar diren ekimenek lehentasuna izan behar dutela uste du alderdi jeltzaleko udal taldeak.

Martxoaren 8aren harira, Oñatiko gizon eta emakumeak arlo guztietan (ekonomia, politika, familia, lana, hezkuntza…) aukera berdintasuna izateko ekintza eta akzio eraginkorrak ezartzeko eskaera berretsi du EAJko udal taldeak prentsa ohar bidez. 2017ko eta 2018ko aurrekontuetan EH Bilduren Udal Gobernuari aurkeztutako "Oñatiko enpresetan sustatzeko Erantzunkidetasun Planaren" proposamena berresten dute jeltzaleek oharrean. "EH Bilduren gobernuarentzat, lan- esparruan berdintasunaren aldeko akzio eta ekimenak proposatzen dituzten planak lehentasunezkoak izan behar direla uste dugu".

Alderdi jeltzaleak prentsa oharrean dioenez, kontziliazio neurriak zaitza ardurak erraztera bideratu dira orain arte eta ia beti emakumeek hartu dituzte ardura horiek. Hori aldatu beharra dagoela uste du eta "ezinbestekoa" ikusten du da enpresetan "kontziliazio erantzunkidea hobetzeko bide berriak ezartzea".

Hala, "enpresetan genero ikuspegia txertatuta izango duten kudeaketa aurreratu ereduak" bultzatzeko proposamena ere egin du; "horrela, kontziliazio eta erantzunkidetasun neurriak sustatuta genero desberdintasunekin (soldata, lan promozioa, sarrera ..) amaitzeko". Bestalde, Jaurlaritzak "guraso-baimenak parekatzeko egindako proposamen berritzailea txalotu" du udal talde jeltzaleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak