Hau bukatzean, trikipoteoa egin dute tabernaz taberna, eta ondoren Antixena gaztetxean bazkaldu dute, 25 lagun inguruk. Azkenik, presoen aldeko argazkia atera dute, gaztetxearen kanpoaldean. "Antolatutako ekintzetan parte-hartzea horren handia izan ez arren, positiboki baloratzen dugu eguna". Oraindik, baina, ez da eguna amaitu. 22:00etan, Drakes eta Los WC taldeek kontzertua eskainiko dute Antixenean.
Egun hau berreskuratu nahi izan dute "Bere garaian egin izan ziren, eta orain jende berria gerturatzeko helburuarekin, eguna berriz antolatzea erabaki dugu. Asmoa da urtero egun hau ospatzea", dio Belategik.