Arrasateko Gose taldearen errautsetatik sortu zuten Anita Parker. Jon Zubiaga, Osoron-ek eta Iñaki Bengoak hasiera baten Gose taldearentzako ziren kantu berriak egin zituzten, baina taldea bertan behera geratu zen, eta abestiei irtenbidea emateko proiektu berria abiarazi zuten Ane Martinezekin (Zango) eta Olatz Anduezarekin (Skalariak).
Durangoko Azokan aurkeztu zuten taldearen izen bereko lana, Zubiagaren esanetan, elektronika, gitarra, baxua, teklatua, eta bestelakoen nahasketa da. "Swing estiloa gailentzen dela esango nuke, baina dantzagarria den guztia sar daiteke gure nortasun eta filosofia horretan".
2016an Donostian sortu eta zale asko dituen Nogen folk pop boskotea izango dute agertokian lagun. Euskaraz eta ingelesez abesten dute, ukelelea osagai nagusi duten doinuetan.