Libe musikariaren doinu melodikoak eta ilunak Antixena gaztetxean

Maider Arregi 2018ko ots. 24a, 13:26

Libe taldearen musikaz gozatu zuten atzo gauean Antixena gaztetxera gerturatu zirenek. Pop-rock malenkoniatsua oinarri duen Ilargia erori da azken lana aurkeztu zuen Libe Garcia de Kortazar gasteiztarrak.

Eskarmentu handia eta ibilbide oparoa daukan musikaria da Libe Garcia de Kortazar gasteiztarra. Neu bat taldean stoner doinu bortitzei bere ahots goxoak laguntzen ziela ezaguna egin zen Debagoienean. Gerora etorri ziren Sorkun, Izaki Gardenak eta Ekon taldeetako zuzunekoak. Orain, bere izena daraman taldearekin azken urteak daramatza biran.

Asteburua borobiltzeko, bihar, domeka, Willis Drummond talde baionarraren rock doinuak izango dira entzungai, 20:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak