Goi mailako musikaz gozatzeko aukera izango da asteburuan Antixenean

Eneko Azurmendi 2018ko ots. 23a, 11:35

Libe, Arrasateko gaztetxean eskainitako kontzertu batean.

Gaur, egubakoitza, MICE eta Libe taldeek eskainiko dute kontzertua, 22:00etan hasita eta domekan, berriz, Willis Drummondek, 20:00etan. Bi emanaldietan sarrera bost euro izango da.

Gaur, egubakoitza, MICE eta Libe taldeak ariko dira oholtza gainean, 22:00etan hasita –sarrera, bost euro–. Lehenari dagokionez, Napoka Irian aritutako Miren Narbaiza da MICE izenaren atzean ezkutatzen den musikaria. Bakarkako diskoaren birarekin ari da orain. Erritmo pausatuak, ilunak eta rockzaleak uztartzen ditu azaroan argitaratutako izen bereko diskoak.

Ondoren, Libe Garcia de Cortazar protagonista duen Libe taldea igoko da oholtzara. Sorkun, Izaki Gardenak eta Ekon taldeetan ibili ondoren, talde berriarekin argitaratu duen Ilargia erori da diskoarekin dator orain. Pop-rock malenkoniatsua jorratzen du taldeak, eta teklatu eta ahotsek atmosfera berezia ematen diete abestiei.

Asteburua behar bezala amaitzeko, Willis Drummond taldea etorriko da Antixenera domekan. 20:00etan izango da baionarren emanaldia –sarrera, bost euro–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak