Bestetik, emakumezkoetan, Ereintza Barymont izango du aurkari Aloña Mendik bihar, 15:45ean, Errenteriako Udal Kiroldegian. "Aurkari zuzena da, gure maila antzekoa duena, eta partidu gogorra espero dugu, intentsitate handikoa. Gainera, baja dezente ditugu partidurako, eta hori ere nabarituko dugu. Hala ere, irabaztera goaz", dio Ane Kortabarria atezainak.