Istripua gertatu da 21:00ak inguruan Gi-2630 errepidean (23 kilometroan), Bergarako Elorregi auzotik Oñatira bidean. Hiru autok egin dute talka, eta ondorioz, itxi egin dute errepidea. Suhiltzaileak joan dira artatzera eta errepidea garbitu bitartean zirkulazioa desbideratzen dabiltza Deskargatik bueltan. Segurtasun Sailetik adierazi dutenez hiru ume eraman dituzte Debagoieneko ospitalera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.