La flamencura todo lo cura du izena ikuskizun-tailerrak eta zapatu goizean egingo dute Eltzian, Txantxikik antolatuta. Pura eta Florecilla flamenkak istorioak kontatuko dituzte, umeak, musika eta umorea lagun. Bi saio egingo dituzte:
- 1 eta 4 urte bitarteko umeendako: 10:30etik 11:30era
- 4 eta 10 urte bitarteko umeendako: 12:00etatik 13:30era
Joan gura duenak aurretik eman behar du izena txantxiki@gmail.com helbidera mezua bidalita. Prezioa da bost euro.