Neguko arropa eta osagarriak aterako dituzte herriko dendek asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ots. 20a, 12:47

Egubakoitzean eta zapatu goizean egingo da Txandaren 'Azken txapa!'

Txandako 25 komertzioak hartuko dute parte egubakoitzean eta zapatu goizean egingo duten 'Azken Txanpa' egitasmoan. Denda aurrera aterako dituzte udazken-neguko produktuak deskontu eta beherapenekin.

Udazken eta neguko denboraldiari amaiera eman eta udaberrikoari ongietorria eman gura dio Txanda dendari elkarteak eta Azken txanpa! izeneko egitasmoa antolatu du egubakoitzerako eta zapaturako. "Aurrekoetan egin dugun bezala, denda bakoitzak ate aurrera aterako ditu neguko arropa eta osagarriak, bakoitzak bere deskontu edo beherapenarekin. Udaberriko produktuak ere izango ditugu, herritarrek ikusteko zer datorren", azaldu du zuzendaritzako kide den Irma Juaristik.

Guztira Txandako 25 komertziok hartuko dute parte: Iramira, Maibi, Mendizabal; Marku, Urtaza, Urrutia  Gizonak, Chic, Sua, Kuttun, Luar, Ane mertzeria, Laket1, Laket2, Haritza, Itziar optika, Bellotza, Ni moda, Baio, Caravanas Oñate, Olalde1, Olalde2, Arkauz optika, Amalur eta D’or.

Batzarra

Bestalde, datorren martitzenean, otsailak 27, egingo du Txanda elkarteak urteko batzar orokorra. Azken urtearen balantzea eta hurrengorako dituen asmoak eztabaidatuko dituzte, besteak beste, eta zuzendaritza berrituko dute; lau komertziotako ordezkariek zuzendaritza utziko dute (Luhar arropa denda, Arkauz optika, Rosa bitxigintza eta Ane mertzeria) eta beste lau sartuko dira. Bederatzi lagunek osatuko dute hurrengo zuzendaritza berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak