Solasaldi ekitaldia egongo da gaur iluntzean Santa Ana antzokia Aitor Arregi zinema zuzendari oñatiarrarekin. Miren Arregi kazetariak gidatuko duen solasaldian, bere ibilbideaz, zinemagintzaren osasunaz eta dituen proiektuez hitz egingo du Arregik.
1.669
Asteburuan beste bost aldiz (urrian hamar aldiz eskaini zuten) bota dute Handia filma Oñatin. Egubakoitz gaueko eta zapatu eta domeka iluntzeko emanaldietan bete egin zen zinema aretoa eta zapatu eta domeka gauekoetan eserleku gutxi gelditu ziren libre. Beste 579 lagunek ikusi dute asteburuan filma Oñatin; guztira 1.669 lagunek ikusi dute.