Aloña Mendi bikain ibili da hasieratik, eta zarauztarrak, berriz, ezinean. Azken markagailuak partidua izan dena islatzen ez duen bezala, partiduaren zati handienean ere ez da islatu sailkapenean bi taldeen artean dagoen aldea –aurrean dabil Aiala, atzetik gertuago Aloña–.
Lauzpabost goleko aldea ere izan dute gorriek, baina atsedenaldira bizpahiru aurretik iritsi dira. Neurketa amaitzeko hamar minutu falta zirela lortu dute kanpokoek berdintzea; harrapatu egin dituzte oñatiarrak, eta pasatu; handik amaierara ez da parekotasunik izan.
Lehenengo itzuli kaxkarraren ostean, bigarrena ederra egiten ari dira Oñatikoak, nahiz eta hiru garaipeneko bolada gaur Zubikoan eten. Datorren astean Ereintzaren –puntu bat atzetik dute– kantxa zailean jokatuko dute.