Bost txirrindulari izango ditu Aloña Mendik kategoria txikienean, bi alebinetan, bost infantil mailan, sei kadeteetan eta beste hainbeste juniorretan. Denak mutilak aurten.
Hala ere, Oñatiko bi neska ere ariko dira errepidean, Gipuzkoa Ogi Berri taldearekin, Sara Arregi eta Garazi Erostarbe. Mutilei dagokienez, berriz, Oñatik lau ordezkari izango ditu afizionatu mailan, Julen Umerez eta Xabier Murgiondo Ampo taldean eta Ekaitz Txintxurreta eta Ander Gartzia Debabarrenan.
Aloñako Txirrindularitza saileko presidente Kepa Umerez gustura dago aurtengorako osatu dituzten taldeekin eta txirrindulari kopuruarekin, eta pre-benjaminenaz gain, nabarmendu du kadete eta juniorretan bakoitzean sei txirrindulari izatea. Talde horiekin "gauza politak" egiteko esperabtza agertu du.
Datorren astean hasiko dira txirrindulariak lehian, eta Aloña Mendik martxoaren 17rako antolatuko du lehen lasterketa, eskolartekoa. Denera bost lasterketa izango dira aurten Oñatin, kadete eta afizionatu mailetako bat eta junior mailako bi ere bai.