"Lasaiago gaude orain, eta hori nabaritzen da entrenamenduetan", azpimarratu du. Hala ere, Gomez jakitun da biharkoa ez dela batere partidu erraza izango. "Urtero gora begira dagoen talde bat da. Defentsan ondo aritzearekin ez dugu nahikoa izango. Erasoan ere asmatu beharko dugu, oso talde azkarra delako eta kontraerasoan min handia egiten duelako".
Bestalde, Fagor Industrial Aloña Mendik Ilcapo Hondarribia hartuko du bihar Zubikoan, nesken partidua amaitzean –18:15ean–. Errenterian galdu ostean, garaipena ezinbestekoa dute Aitor Aranbururen mutilek.