Gipuzkoako Triatloi Federazioak jakinarazi duenez, Antxintxika taldeko Miren Josune Bikuñak absoluto mailan bigarren postua bereganatu du eta beterano 2. mailan lehenengo postua; biak ala biak duatloian. Bestalde, Aloña Mendi Kirol Elkarteko Beñat Ormaetxeak junior kategorian bi sari eskuratu ditu: bata duatloian, lehenengo postua eskuratu du; eta bestea triatloian, hirugarren postua lortu du.
Taldeei dagokienez, Antxintxika Triatloi Taldeak ere bi sari eskuratu ditu; duatloian junior mailako taldeak lehenengo postua eskuratu du; eta triatloian gizonezkoen taldekakoak bigarrena.
Zirkuitu hauek Gipuzkoan eta Bizkaian ospatutako duatloi eta triatloi ezberdinek osatu dute; tartean Oñatiko 26. Duatloia.
2018ko egutegia
Egubakoitzean ospatuko den Euskadiko Triatloi Federazioaren biltzar orokorrean onartu da 2018ko egutegi ofiziala. Hala ere, aurre-egutegiaren arabera, 2018ko zirkuituak 9 duatloik eta 14 triatloik osatuko lukete. Tartean Oñatiko 27. Duatloia dago, martxoaren 11n.