Elkarretaratzea egingo dute plazan, "tortura sistematikoa" salatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ots. 13a, 10:08

Torturaren aurkako eguna da gaur, otsailak 13, eta Sortuk elkarretaratzea deitu du iluntzerako "tortura sistematikoa salatzeko eta biktimen aldamenean egon eta dagozkien eskubideak aldarrikatzeko". 19:00etan izango da, Foruen plazan.

Foruen plazan egingo dute gaur elkarretaratzea, 19:00etan,  Minak luze dirau lelopean. "Euskal Memoria fundazioak berretsitakoaren arabera, 1960. urtetik, gutxienez 5.657 kasu izan dira Euskal Autonomi Erkidegoan. Horietatik 60 kasu baino gehiago oñatiarrek pairatu izan dituztelarik", dio Sortuk elkarretaratzearen deialdian. (Oñati:168 atxilotu.60 torturatu.67 espetxeratu -Oñatiko Euskal memorian arabera-).

Duela 37 urte dira Joxe Arregi Madrilgo Dirección General de Seguridad delakoan bederatzi egunez inkomunikatuta pasa ostean torturaz hil zela. Otsailak 13 zen eta egun hori hartu da Torturaren kontrako eguna izendatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak