Datorren asteburuan (otsailaren 16tik 18ra) botako dute berriz 'Handia' filma Oñatiko zinema aretoan. Honez gain, Aitor Arregiren ibilbidea gehiago ezagutzeko solasaldi bat egingo da hilaren 19an Santa Anan. Zinemarekiko loturaz, aurreko lanetaz, etorkizunerako asmoez eta euskal zinemagintzaren osasunaz hitz egingo dute besteak beste, berarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.