'Handia' film saritua Netflixen egongo da ikusgai maiatzetik aurrera

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ots. 6a, 09:45

Goya sariak banatu aurretik iragarri zen Handia, Netflix bidez ikusi ahalko zela laster. Atzo gauean ETB1eko Zinez: Handia Goya sarietan saio berezian ere aipamena egin zioten salmenta horri eta Argia.eus atarian zehaztu dutenez maiatzetik aurrera egongo da ikusgai.

Handia hiru ekoiztetxeren elkarlana izan da, Irusoin, Moriarti eta Kowalski. Xabier Berzosa Irusoineko produktoreak ETB1eko saio berezian azaldu duenez, filma egin baino lehenago salduta zegoen Netflixera. Hiru milioi euro inguruko aurrekontua izan du Handia-k, Loreak azken filmaren bikoitza. Aurrekontu hori izateko garrantzitsua izan da filma grabatu aurretik Netflix eta bestelako banatzaile batzuei salduta izatea. 

100.000 ikus-entzuletik gora izan ditu dagoeneko Handia-k, euskarazko filma batek inoiz lortu duen ikus-entzule gehien.

Netflix plataforma digitalak Goya sarietan izendatutako beste hainbat film ere eskaintzen ditu dagoeneko, Pieles, La llamada, Verónica, Amar; eta aurrerago El autor ere ikusgai egongo da Handia filmarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak