Honetaz gain, gaur goizean, furgoneta bat irauli da Arrasateko Gi-627 errepidean. Beraz, gutxienez hiru istripu gertatu dira gaur Debagoieneko errepideetan.
Oñatiko GI-2630 errepidean auto bat irauli da eguerdian eta 17:00ak aldera bigarren bat errepidetik irten da. Lehen istriputik metro gutxitara izan da bigarrena -Garibain, 19,4 kilometroan; Ulma construction parean-. Ertzaintzak jakinarazi duenez autoa bertan dago oraindik (18:00), garabiak jasotzeko zain. Hori dela eta, bidea txandaka ematen ari dira. Bestalde, zauritu arin bat egon dela adierazi dute eta balitekeela ospitalera eraman beharra izatea.
Honetaz gain, gaur goizean, furgoneta bat irauli da Arrasateko Gi-627 errepidean. Beraz, gutxienez hiru istripu gertatu dira gaur Debagoieneko errepideetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.