Bigarren zatian oñatiarrak hobeto hasi dira, eta aukera polita izan dute bosgarren minutuan. Martxel Aiastui gola lortu du, baina marrazainak jokoz kanpokoa adierazi du, eta epaileak gola baliorik gabe utzi du. Ondorengo minutuetan zestoarrak berriro ere baloiaren kontrola eskuratu dute, eta 63. minutuan lortu dute garaipena eman dien gola. Jokin Igarataundi maisuki jaurti du falta bat area ertzetik, eta Mikel Aginagalderen atea zulatzea lortu du. Ondorengo minutuetan Aloñakoak nahi eta ezin aritu dira, eta horrela amaitu da neurketa. Merezitako garaipena zestoarrek lortutakoa.