Sufritu arren merezimenduz irabazi dute oñatiarrek (26-24)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko ots. 4a, 16:30

Fagor Industrial Aloña Mendi eskubaloi taldeak lehia bizia izan zuen atzo, zapatua, Deustuko Unibertsitatea-Loiolaren aurka. Oñatiarrek merezimendu osoz irabazi zuten, baina partiduaren amaieran Andoni Bernal jokalariak aitortu zuenez, asko kostatzen zaie oñatiarrei Loiola mendean hartzea.

Oñatiarrak hotz hasi ziren eta lehen zatia oso parekatua izan zen; atsedenaldira 11na joan ziren. Bigarren zatia askoz hobeto hasi zuen etxeko taldea eta minutu askotan zehar erabatekoa izan zen Aloñaren nagusitasuna. Hala ere, ate aurrean zein defentsan egindako hanka-sartze argi batzuek kanpoko taldea piztu eta asko gerturatzea lortu zuten; azken minutuetan gol bakarrera ere hurbildu ziren. Azken segundoetan egin zuen etxeko taldeak lasaitasunaren gola: 26-24. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak