Enplegu eta Gizarte Segurantza ministeriotik jasotako gutuna bueltatzeko eskatu diete pentsionistei

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ots. 1a, 14:26

Erretiratuen pentsioak 0,25eko igoera izango du aurten eta neurri "lotsagarria" dela iritzita, horren kontrako protesta ekitaldia abiarazi dute herrian Oñatiko pentsionistak elkarteak deituta. Astelehenean kale agerraldia ere egingo dute.

"Ministerioak bidalitako gutunak berriz bueltan Madrilera bidaltzea da asmoa. Horregatik, herriko pentsionistei esan gura diegu jasotzen duten gutuna herrian jarriko ditugun leku konkretuetara eramateko gero Madrilera bidaltzeko bueltan", adierazi du elkarteko kide Jose Antonio Amundarainek. Eskutitz azalean rehusado hitza idatzi eta kutxatan sartzea. Kutxa horiek egongo dira jarrita: Super BMn, Eskolatxo eta Irizar okindegietan, San Migel kooperatiban, Pake Lekun, Zubikoan eta Igartua farmazian.

Astelehenean kale agerraldia egingo dute Foruen plazan, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak