Bihar ate irekiak egingo dituzte Oñatiko Enpresagintza Fakultatean

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urtarrilaren 31

Mondragon Unibertsitateak Oñatiko campusean ate irekiak egingo ditu ostegunean, hezkuntza-eredua eta eskaintzen dituen graduen berri emateko.

Ate irekien jardunaldia interesatuei eta horien familiei bideratuta dago. Ostegun honetan, otsailaren 1ean, izango da, Oñatiko Campuseko Areto Nagusian, 18:00etan. Bertan Enpresagintza Fakultatean eskaintzen dituen graduen berri emango dute: Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) eta Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (myGADE).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak