Gozatzeko moduko musika erakustaldia gaztetxean, Bi Bala eta Ze Esatek! taldeekin

Iker Oñate 2018ko urt. 27a, 13:37

Ze esatek! taldea, atzo gauean, Oñatiko gaztexeko agertokian. Argazkia: Imanol Soriano.

Bi Bala eta Ze Esatek! taldeek musika erakustaldia eskaini dute bart gauean Oñatiko gaztetxean. Bakoitzak bere erara, norbere estilora, gozatzeko moduko kontzertua eskainiz. Eta bertaraturikoek eskertu zuten hori. Jendez lepo zegoen gaztetxea.

Bi Bala musika taldeak eman zion hasiera gauari, bertsoak eta rockak bat egiten duten formatuan; hala dute eraikia estiloa, ez doakie gaizki. Bada, urteko lehen kontzertua zen eurentzat, baina ez zen apartekorik nabari: beti bezala jardun zuten, indartsu. Disko berriko kantuak izan ziren nagusi emanaldian –aurreko bi lanetako zenbait abesti ere eskaini zituzten–.

Eta ostean heldu zen Ze Esatek! taldearen txanda. Disko berria aurkeztu zutenez, ohi baino gertuago jardun zuten punk rockaren bueltako doinuetatik. Baina, oro har, euren nortasuna baztertu barik. Lan berriko kantuak ez ezik, aurreko diskoetakoak eskaini zituzten bide horretan. Eta Ibuprofeno Goizak abestiarekin eman zioten bukaera gauari.

Jendez lepo

Atzokoan jendez lepo zegoen gaztetxea, adin guztiek bat egin zuten hitzorduan. Eta gogoz, gainera. Hori nabari zen bertaraturikoen jarreran, dantzarako gogoa ez baitzen falta izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak