Besteak beste, Trikizio, The Txortains, Skunk eta Harlax taldeetan jardun zuten musikariek sortu zuten, 2009an, rock, reggae eta ska doinuak oinarri dituen Ze Esatek taldea. Diote bandaren filosofia dela "taldearen estilo ganberroarekin jendea giroan sartu eta mugiaraztea". Sei disko dituzte, iaz Baga Bigarekin atera zuten Ibilita ikasten da erortzen da berriena.
Ataungo Aitzol Barandiaran eta Orioko Iñaki Gurrutxaga bertsolariek sortu zuten rock taldearekin partekatu dute oholtza. Bertso-rock estilo deigarriaren erreferente da Bi Bala; hitz zorrotzak erabiltzen dituzte, umorea eta kritika uztartuz, eta dena rock doinu indartsuarekin. BI Bala ere, lan berriarekin dator.