Aloñako eskubaloiko kadeteek Gipuzkoako txapeldun izatea lortu dute

Xabi Gorostidi 2018ko urt. 21a, 11:38

Denboraldi emankorra izaten ari da Oñatiko taldearentzako, eta emaitzek hala baieztatzen dute. Ligako lehen fasean bederatzi partidu, eta bederatzi garaipen. Ondoren, Gipuzkoako sei talderik onenen arteko ligaxkan, lehenak izatea lortu zuten atzo, eta orain, Euskal Ligara igotzeko txartela lortzen ahaleginduko dira.

Deboraldi bikaina egiten ari dira Aloña Mendiko kadete mailako neskak. Orain arte bi ligaxkatan hartu dute parte, eta bietan jaun eta jabe izan dira, nagusitasun handiarekin.

Lehen ligaxka Gipuzkoako taldeekin osatuta zegoen, eta bertan jokatutako neurketa guztiak irabazi egin zituzten. Bederatzitik partidutik, bederatzi garaipen, hain zuzen ere.

Emaitza horiei esker Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko txartela poltsikoratu zuten. Bertan probintziako sei talderik onenek elkarren aurka jokatzen dute. Lehiaketa berri horretan, aurreko maila onari jarraipena eman diote, eta atzoko partiduari esker lehen postua geratzea lortu dute. Zarauzko Aiala izan zuten Zubikoan aurkari, eta txantxikuarrak garaile izan ziren, sei goleko aldearekin, 29-23.

Euskal ligara igotzeko borrokan

Gipuzkoako txapeldun izan ostean, Euskal Liga jokatzeko igoera fasera sailkatu dira. "Orain Gipuzkoako lehenengo biak eta Arabako eta Bizkaiko bi txapeldunak klasifikatu gara Euskal Ligako fasetara. Hau da, izango da asteburu bat ostiral, zapatu eta domeka, non hiru partidu jokatuko ditugun Oñatin, eta lehenengo biak Euskal Ligara igoko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak