Herriko pilotariak, Gipuzkoako Udaberri Sarian

Iker Oñate 2018ko urt. 19a, 13:20

Hainbat partidu izango dira aste bukaeran Zubikoa pilotalekuan, egubakoitz eta zapatu arratsaldeetan.

Aurreko aste bukaeran hasi zen udaberriko pilota txapelketa. Herriko hainbat pilotarik dihardute bertan, eskuz binaka. Eta, gainera, kategoria guztietan da herriko ordezkaririk –alebinen eta nagusien artean–. Hain zuzen ere, herriko hamasei bikotek dihardute txapelketan murgildurik.

Asteburuan, pilota partiduak

Bada, hemendik aurrera, ohikoenean, astebururo izango dute partidua herriko pilotariek –ligaxkak salbuespenik egitea eragin ezean–; horietako batzuk, Zubikoan bertan. Horrekin lotuta, asteburu honetan ere bada partidurik Oñatin: gaur –18:30ean hasita– eta bihar –17:00etatik aurrera–.

Zehatz esanda, zortzi bikotek jardungo dute asteburuan, Gipuzkoako beste hainbat herritako pilotarien kontra, nor baino nor gehiago: Etxegarai-Perez, Bermejo-Altzelai, Urrutia-Perez, Baseta-Amilleta eta Biain-Otxoa bikoteek jardungo dute gaur; eta Madinagoitia-Juaristi, Sarabia-Zabaleta eta Barrena-Bengoa bikoteek, ostera, bihar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak