Glaukoma eta Autobus Magikoa taldeak Oñatiko gaztelekuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko urt. 18a, 15:47

Reggae eta rap doinuekin gozatzeko aukera izango da bihar, egubakoitza, Oñatiko gaztelekuan. Tolosako Glaukoma taldeak Kalima lana aurkeztuko du eta Oiartzungo Autobus Magikoak, iaz kaleratu zuen Musker

Emanaldia 22:30etan hasiko da; sarrera ia guztiak saldu daude baina leihatilan gutxi batzuk izango dira.

Tolosarren laugarren lana da  hori, urtebetez eta mimo handiz landutakoa; halaxe azaldu zuen taldeko abeslari Juantxo Arakamak Puntua aldizkarian. "Hutsetik hasi ginen geure musika birplanteatzen. Erritmoen  aukeraketa, musikaltasuna, gaiak, errimak... Dena jarri genuen zalantzan disko hori egiten hasteko". Hala ere, bete-betean du lanak Glaukomaren marka, egunerokotasunean topatzen  dituzten estimuluetan oinarritutako kantu zorrotzak rap eta reggae doinu bizi eta dantzagarriekin josita.

2015ean Oiartzunen sortutako Autobus Magikoa izeneko boskoteak zabalduko du emanaldia. Iaz jaietan Oñatin jo zuten eta musikalki ez daude tolosarrengandik oso urruti; horiek ere reggae doinuak dituzte ikur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak