Bizilagun batek eman du parte Ertzaintzan eta 05:00etan joan dira ertzainak Antton Intzarena. "Bulegoetatik sartu gara gu eta konturatu gara eurak errekatik sartu direla, leihoa apurtuta. Zuzenean joan dira makina txanponjalera eta apurtu egin dute, barruko dirua hartzeko. Tabernako barran, esaterako, ez dute kalterik sortu. Txanpon batzuk bai kaxatik kanpora baina ez zegoen apenak dirurik. Aurretik ere pasa izan zaigu horrelakorik eta ikasita dugu lezioa", dio Anton Intzak.
Goizean egon da teknikoa makina konpontzen eta kaltea ez dela horrenbestekoa izan esan dio Intzari: "Antza pieza konkreturen bat apurtuz gero kaltea handiagoa izaten da eta oraingoa ez dute pieza hori apurtu. Galdetu digu, dena dela, ea norbait luzaroan egon zen makinara dirua botatzen. Hori kontuan izateko esan digu hurrengorako".
Uztailean, Trianako jaien ostean sartu ziren azkenekoz lapurrak Aloña Mendi tabernan eta orduan ere makina txanponjaleko diruaren bila sartu ziren.