Igualako '43 desagertuen' gaineko hitzaldia, Oñatin

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko urt. 12a, 13:00

Kasuaren eta bere gizarte-testuinguruaren gaineko hitzaldia egingo du Kolonbiako Universidad Externadoko irakasle Angela Buitragok datorren martitzenean, hilak 16, Oñatiko Antia jauregian, 18:30ean, LSNEk antolatuta.

Mexikoko hainbat estatuko 43 gazte, 17 eta 25 urte artekoak, desagertu egin ziren 2014ko irailaren 26aren eta 27aren artean, Igualako (Mexiko) udaltzaingoak atxilotu ondoren. Ayotzinapako 43 desagertuen kasua deitzen zaio horri.

Buitragoren hitzetan, “kasu honek bistaratzen ditu gaizkile-taldeek egiten dituzten kontrol eta botere ekintzak. Talde horiek, erakundeetako sektore batzuen parte-hartzearekin, herritarrak beldurtzen dituzte eta milaka pertsona desagerrarazten dituzte herritarrek benetako babes-erantzunik jaso gabe”.

Gaineratzen duenez, “Ayotzinapan dortoka asko dago, eta dortokak etengabeko bortxakeriaren ikur bihurtu dira; ezjakintasunaren eta inpunitatearen ikur. Horregatik, eta konpromiso moral eta sozial baten barruan, historia hau ezagutarazi egin behar da, seme-alaben desagerpena jasaten duten milaka familiei babesa ematen jarraitzeko; eskatzen jarraitzeko sakon iker dadin eta guk uste baino sarriago ematen den jokabide bat errotik kentzeko”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak